XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erran ditake beraz, 1790ko uztailaren 3an dutela Heletarrek egin lehen urratsa Pariseko iraultzari buruz.

Bazuen urtea baino gehiago hasiak zirela kalapitan Frantzia behere horietan.

Parisek ere eginen ditu urratsak Heletari buruz.

Paperrak igorriz: haste hartan paper bat heldu zen pundutik kaierrean seinalatzen baitzuten, 60 bat orrialde badira beteak.

Eta zer paper baliosak!

Lege bat jeneraletaz, Toulon, Aix eta Martzellako presondegietan diren kondenatu batzuetaz, Nimes hirian izan nahasmenduetaz, Apezpikuen ordenazioneaz, Sarrelouis-ko kalonjeetaz, Royaumont-eko fraile etxearen saltzeaz, Mauriac-eko kontseiluaren arraberritzeaz, bakalauaren arrantzaz, Pariseko elizetan diren ezkilen urtzeaz, troupes coloniales deitu erreximenduetaz, San Domingoko ugarteko biltzarraz eta abar luze bat.

Pentsatzeko da Heletako idazkariak zoko batetan metatzen zituela paper balios horiek denak.

Beste nonbeit ere ohartu zitezkeen ez zela baitezpadakoa, Heleta batere hunkitzen ez zuten paper batzuek eskuratu zituztelako ageriak idaztea herriko kaierrean.

1791ko ondarretik harat gelditzen da paperreria hori.

Parise orroitu da ere Heletaz... zergentzat.

Gorago ikusi dugu nola errepartitu zen taxe mobiliére delakoa.

Ekaina aintzin badugu 119 Heletarren zerrenda bat, bakotxak bere baitarik zer emaiten zuen erakusten digula: emaitza abertzalea deitzen zuten.

Bigarren zerga bat zen.

1301 libera 7 sos eman zuten orotara.

Jaun erretorrak, Etxartek, Larre medikuak eta Pierre Urreltzek dute gehienik eman: 100 libera bakotxak.